Arrotako lanak abuzturako amaitzea aurreikusten du Foru Aldundiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 5a, 15:33
Errepidea itxi barik, ekainean 60 metroko harri-lubeta amaitzea aurreikusten dute, eta uztailean betelana egitea eta bidea konpontzea .

Egoera negargarrian dago Elgetatik Kanpanzarrerako bidea Arrota parean. Aldundia hasita dago lanak egiten eta arduradunen esanetan errepidea itxi barik egingo dituzte. Hondeatzeko makinak lurra mugitzen ari diren heinean, ordea, errepidea gero eta gehiago hondoratzen ari da, eta egunotan birritan pentsatu beharra dago autoarekin bertatik igaro aurretik.

Eustorma egiten

Aldundiko errepide saileko Jose Antonio Navarroren esanetan emergentziazko lana da Arrotan burutzen ari direna. "60 metroko harri-lubeta egin beharra dago, eta 40 metro eginda daude dagoeneko. Beste 20 metroak hil bukaerarako egitea aurreikusten dugu. Gero, betelana egitea eta errepidea konpontzea geldituko zaigu. Uste dut ez dugula arazorik izango uztailean amaitzeko". Errepidearen trazatua zertxobait aldatuko dela aurreratu du Navarrok, "baina ezer gutxi".

Errepidea egoera txarrean

Bien bitartean Arrota paretik igarotzea gero eta zailagoa da. Hondeatzeko makinak lurra mugitzen ari dira eta horrek errepidearen hondoratzea dakar itxuraz. Arrotakoak eta Foru Aldundia akordio batera iritsi dira. Eustormaren azpian geldituko litzatekeen ur depositua lekuz aldatuko dute eta behar izanez gero bertaraino heltzeko sarrera moduko bat egingo diote. Berdina gertatuko da ur iturriarekin. "Iturria zazpi metrora zegoela uste zuten, baina 11 metrora agertu da. Gehiago zulatu behar izan dute, beraz", adierazi du Arrotako Ana Mari Urretabizkaiak. "Etxeko sarrera ere txukun lagatzeko esan diegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak