Arrotako bihurgunearen egoera aztertzeko zundaketak egin ditu Foru Aldundiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urt. 26a, 19:28
Zulaketak egin dituzte eremu guztian, eta behaketa lanak egiteko hodi bat sartu dute lur azpian arazoa zein den antzemateko.

Arrotako bihurguneak beti eman ditu arazoak. Gehiago edo gutxiago, baina behin baino gehiagotan mugitu da lur zoroa eremu horretan. Ezegonkortasun hori zerk eragiten duen antzemateko azterketa lanak abiarazi dituzte.

Zundaketa geoteknikoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak bidalitako teknikoak Arrotako bihurgunearen bueltan ibili dira aurreko astean. "Zundaketa geoteknikoak egin ditugu", adierazi du lantaldeko buruak. "Ezegonkortasuna ikusten den eremuan zulaketa bat baino gehiago egin ditugu lurraren konposizioa aztertzeko. Behaketa lanak egiten lagunduko digun hodi bat ere sartu dugu lur azpian. Lurra noiz, nola eta zenbat mugitzen den aztertzen lagunduko digu". Behaketa lan horiek egiten ari dira orain. Egun batzuk itxaron beharko dituzte orain beharrezkoak diren datuak jasotzeko.

Uraren pasabide naturala

Aldundiko teknikoak argitu du goizegi dela oraindik diagnosi teknikoak aurreratzeko, baina bere susmoen berri eman du. "Gora begiratu eta sakana ikusten dugu. Inguruaren ezaugarriak kontuan hartuta baliteke uraren pasabide naturala izatea. Arrotako bihurgunean pilatzen dira goitik datozen ur guztiak".
Ur pilaketa hori izan daiteke lur zoroaren behera etortzearen arrazoia. Litekeena da errepideko asfaltoa horregatik behin eta berriz  mugitzea. Emaitza teknikoak ezagutzeko, baina, egun batzuk itxaron beharko ditugu oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak