Herriko teilatu bat baino gehiagotan ikusten da elurra erortzeko zorian. Izoztuta dago eta haren karga handia da. Arrisku egoera handia ikusten dute bizilagun askok eta kezkatuta daude.
Udaletxera jo dute batzuk laguntza eske. Beste batzuk arriskua ekiditeko neurriak ere hartu dituzte. Salbador kalean, esaterako, bizilagunen artean hartu dute erortzeko zorian zegoen teila bat botatzeko erabakia. Baina teilatu horretan, oraindik ere elur asko dago eta lehenago edo beranduago eroriko da.
Kaltetutako autoa mugitzeke
Bertan jarraitzen du atzo elurraren ondorioz kaltetutako Renault 21 autoak. Atzeko kristala apurtuta dauka eta eroritako elurraren zamaren ondorioz hondoratuta dauka goiko aldea.