Abenduaren 11n zabaldu nahi zuen Elgetako arrandegia Puri Piñeiro eibartarrak. Ez da, baina, posible izango. "Lotuta neukan arraina Merkabilbaotik nork ekarri, baina atzera egin du pertsona horrek eta orain arazo hori daukat", esan du. Saiakera gehiago egin ditu, baina ez du lan hori egingo dionik lortzen. "Beste bi lagunekin saiatu naiz, baina ez da erraza". Momentuz, beraz, atzeratu egingo da arrandegia zabaltzea. "Ez dakit lortuko dudan. Nahiko nuke, baina momentuz zail ikusten dut".