Arrakasta izan du herrian lore sikuen ikastaroak

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urriaren 23a

Lore lehorrekin apaingarriak egiten ikasten ari da egunotan herritar talde bat Elgetan. Pili Arinen gidaritzapean lorean batu, lehortu eta landu egin dituzte.

Lore lehorrekin gauza asko eta oso politak egin daitezke. Irudimena eta ausardia behar dira Pili Arin artistaren hitzetan. Elgetan eskulan ikastaroa egiten dihardute egunotan eta udan batutako lore bildumari forma ematen ari dira astelehen eta eguenetan. Lehenengo saioan koadroak egin zituzten, hurrengoak lore-zentroak. Orain, loreak apaingarri erabili daitezkeela erakusten ari da Pili Arin bere ikasleei. 
Eskulanak egiten dituzte inguruan dituzten gauzei bigarren erabilpen bat emanez.


Umeendako saioan, 25 lagun
Zapatuan, hilaren 20an, umeendako saioa ere egin zuen Arinek. 25 umek hartu zuten parte ikastaroan. Zalantzarik gabe, arrakastatsua izan da lore sikuen ikastaroa Elgetan. Eguenean egingo dute helduek azken saioa. Ikasleek etxean emango diote jarraipena ikastaroan ikasitakoari.
Prozesu guztiak nola egiten den ikasi dute ikasleek. Loreak batu, sikatu eta landu dituzte egunotan. Orain, trebetasuna landuko du bakoitzak bere etxean eta nork daki. Agian, norberak egindako apaingarriekin edertuko dituzte etxeko txokoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak