Udal brigadako langileak eta udaletxeko elurra kentzeko makinak lanean dihardute, baina gaur egoera atzokoa baino lasaiagoa da. Herriko kaleak eta baserrietarako bideak garbitu dituzte, baita industrialdearako sarrera-irteerak ere. Gaur goizean, izotz-kandelak ikusi ditugu hainbat tokitan.