Arantzetatarrek hitzordu oso berezia dute hilaren 18an. Elgetako udaletxean jaso duten eskaera baten arabera Arantzetatarrek Nazioarteko Topaketa egiteko asmoa dute Bilbon apirilaren 17an.
Egitarauan antolatutako ekintzen artean nabarmentzen da hilaren 18an, zapatua, Elgetako Arantzeta auzoa ezagutzera parte hartzaileek egin nahi duten bisita.
Harrera udaletxean
Topaketaren bultzatzaileetakoa den Jabier Arantzetak azaldu duenez ez dute oraindik parte hartzaile kopuru zehatza ezagutzen, "baina Espainia eta Euskal Herritik etortzeaz gain Frantziatik, Venezuelatik, Mexikotik, AEBtik, Argentinatik eta Kolonbiatik ere etorriko dira zenbait familia". Arantzeta auzoa bisitatu aurretik harrera egingo zaie Elgetako udaletxean.