Alex Arantzabal eta Alberto Telleriak jantzi dute aurten 4 t'erdiaren barruan herri mailan jokatu den 40 urtetik gorako kategoriako txapela. Jose Mari Zubiaurre eta Iñaki Ugarteburu izan zituzten aurrez aurre finalean.
40 urtetik beherakoen artean David Peñalver eta Txomin De Vega izan dira jaun eta jabe. Etor Garate eta Unai Alkorta izan ziren beste finalistak.