Aralar: "Udal zorraren %84,04a aurreko agintaldietatik dator"

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ots. 25a, 18:13
Hauteskundeak tarteko EAJ-EAk azken asteotan giroa nahastu gura izan duela esan du Aralarrek.

Aralarrek asteon kaleratuko du otsaileko buletina. Bertan, besteak beste, azken egunotan udal gobernuaren eta oposizioaren artean hainbeste eztabaida sortu duen Udalaren zorraren gaineko datuak kaleratuko ditu. "Udalak 1.197.418 euroko zorra du", salatu du Aralarrek. "Aurreko agintaldietatik datorren zorra 1.006.315 eurokoa da, zor osoaren %84,04a. Datu horiekin EAJ-EAko zinegotziak bakoitzaren ardura zein den jabetzea espero dugu". Hauteskundeak tarteko EAJ-EAk giroa nahastu gura izan dutela salatu dute Aralarretik. Beste datu baten berri ere eman dute buletinean."Aralarrek alkatetza duenetik Udalak 191.165,83 euroko zorra egin du".

Diru sarrera politika berria

Aralarrek dio Udalak zuen diru sarrera politika zuzendu egin duela. "Diru sarrerak ezin dira eraikuntzan oinarritu",  adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Gestio onari esker gu baino handiagoak diren erakundeetatik —Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik— 955.173,73 euroko dirulaguntza lortu dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak