Aralar-Independenteak taldeak arduraz jokatzeko erantzun dio oposizioari, eta lanera gonbidatu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 11a, 14:11
EAJ eta Hamaikabat alderdiek osatzen duten Elgetakoa abertzaleak taldeak atzo egindako kritikak erantzun egin ditu Oxel Erostarberen taldeak. Euren esanetan pertsonal politika egokia egiten ari dira.

"Aralar-Independenteak taldeak alkatetza ardura hartu zuenean katxarreria bat topatu zuen udalean", adierazi du Erostarberen taldeak atzo oposizioak egindako adierazpenen harira. Patxi Basauriren taldeak esan zuen Aralar elefante bat katxarreria baten moduan sartu dela udaletxean. "Bi urte hauetan udal gobernuak hainbat proiektu eraman ditu aurrera", jarraitzen du Aralarrek, "eta topatutako katxarreria konpontze bidean dago. Ez gara hain gaizki ari lortu baitugu 2010eko aurrekontuak udaletxeko talde guztien aldeko botoa izatea. Lanera gonbidatu gura dugu EAJ-EA".

     Esan dute oposizioari gustatu edo ez, udal gobernua elgetarrekin hartutako konpromisoak betetzen ari dela, eta bi urteotan aurrera eramandako hainbat proiektu ipini dituzte adibide gisa: Salbador kalearen urbanizazioa, Torrealdean konstruktoreekin zegoen gatazka bideratzea, frontoiko hezetasuna, Espainiako gerraren gaineko ibilbide tematikoa, Asentzioko gunearen berreskuratzea, PERa idaztea, hainbat inbertsio eskolarako, pertsonal politika egokia...

Egitasmo gehiago

Jakinarazi dute egitasmo gehiago bultzatuko dituztela; Patronatoaren eta inguruaren proiektua idaztea eta finantzatzea, San Roke kalearen azpiegiturak berritzeko proiektua, Gudarien bidea urbanizatzearen proiektua, Asentziora bide gorria egiteko proiektua idaztea, eta Eskola eraikinaren konponketak egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak