Aralar: "Gogoan izan dute EAJ-EAko zinegotziek bakoitzak egindako lana"

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 23a, 15:23
Aurreko astean EAJ-Hamaikabat taldeak egindako kritikei erantzun eman die Aralarrek.

Oposizioko EAJ-Hamaikabat taldeak gogor kritikatu ditu Elgetako Aralar eta Rebeka Ubera. Haurreskola berriaren aurkezpenean aurretik egindako lanari errekonozimendua eman ez izanarekin agertu ziren kritiko.
     Asteon, Elgetako Aralarrek kritika horiei erantzuna emateko idatzia bidali du. "EAJ-EAk dio berak hasi zuela bidea, baina atzera egin besterik ez dago ikusteko duela sei urte EAJ-EA  eta Aralar zeudela udal gobernuan, eta orduan bultzatu zela haurreskola, hain zuzen ere, Rebeka Ubera batzordeburu zuen hezkuntza batzordetik. Eta gogoan izango dute EAJ-EAko zinegotziek, haurreskola garatzeko bakoitzak egindakoa. Batzuk trabak ipini eta beste batzuk proiektua aurrera atera. Hau ez du Aralar-Independenteak taldeak esaten, Haurreskola partzuergoko arduradunei galdetu besterik ez dago".

Umiltasuna

"Umiltasunetik dihardu lanean Aralar-Independenteak taldeak. Horrela egin du orain arte,  eta horrela jarraituko dugu, herrirako onak diren proiektuak ahalik eta adostasun zabalenarekin aurrera ateratzen ahaleginduz", adierazten du Aralarrek idatzian.
Gaineratzen dute legeak esaten duela sektore bat garatzen denean aprobetxamenduaren %10a Udalari dagokiola. "Legeak herriari aitortzen diona norberaren meritu moduan zabaltzeak argi lagatzen du EAJ-EAko zinegotziek esandakoak zuen helburua".
     Aralarrek, azkenik eskerrak eman dizkie proiektuan lagundu duten herritarrei:  "Haurtzaindegiaren inaugurazioan egin genuen moduan, orain dela sei urte, haurtzaindegia aurrera ateratzeko laguntza eman zuten herritarrei. Benetako protagonistak horiek dira, herritarrak eta ez EAJ-EA edo Aralar-independenteak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak