Udalak eta Bizikasik bi ikastaro antolatu dituzte apirilerako. Doan izango dira. Izena emateko epea datorren astean zabalduko dute udaletxean.
Udalak Bizikasirekin batera bi ikastaro antolatu ditu apirilerako. Lehenengoa, eta batez ere gazteei zuzendua, oinarrizko sukaldaritzari buruzkoa izango da. Zortzi orduko ikastaroa izango da. Apirilaren 20an, 21ean, 27an, eta 28an egingo dute, 18:00etatik 20:00etara.
Argazkilaritza digitala
Bigarren ikastaroa, 16 ordukoa, argazkilaritza digitalari buruzkoa izango da. Apirilaren 21ean emango diote hasiera eta maiatzaren 13ra bitartean eguazten oro eta eguen oro elkartuko dira, 17:00etatik 19:00etara.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak