Apirilean argazkilaritza digitalean eta oinarrizko sukaldaritzan trebatzeko aukera egongo da

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 11a, 14:17
Udalak eta Bizikasik bi ikastaro antolatu dituzte. Doan izango dira biak eta datorren astean zabalduko dute udaletxean izena emateko epea.

Udalak Bizikasirekin batera bi ikastaro antolatu ditu apirilerako. Lehenengoa, eta batez ere gazteei zuzendua, oinarrizko sukaldaritzari buruzkoa izango da. Zortzi orduko ikastaroa izango da. Apirilaren 20an, 21ean, 27an, eta 28an egingo dute, 18:00etatik 20:00etara.

Argazkilaritza digitala

Bigarren ikastaroa, 16 ordukoa, argazkilaritza digitalari buruzkoa izango da. Apirilaren 21ean emango diote hasiera eta maiatzaren 13ra bitartean eguazten oro eta eguen oro elkartuko dira. Bi ikastaroak doan izango dira. Datorren astean zabalduko dute udaletxean izena emateko epea.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak