Aparejadorearen auzian irakurketa kontrajarriak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko ekainaren 7a

Oposizioak salaketa gogorrak egin ditu; alkateak dio gezurretan ari direla.

EAJ-Hamaikabat taldearen buletinean irakurri dugu epaitegi batek 53.774 euro ordaintzera kondenatu duela Elgetako udala. Alberto Olalde udal aparejadorearen auziarekin lotutako informazioa da. "Olalderi 32.451,82 euro ordaindu behar izan dizkio Udalak", esan du Patxi Basaurik. "Horrez gain, lau urteko gizarte segurantza, sasoi baten bi aparejadore izatearen gastuak eta epaiketaren kostua ordaindu behar izan ditu Udalak". Oposizioaren kalkuluen arabera 78.000 euro inguru suposatu dizkio auzi horrek Udalari. "Diru asko zein egoeratan gauden ikusita".

Auzia, epaitegietan

"Gezurra esan dute buletinean", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Bi aukera eman zituen epaileak; ordaindu edo langilea berriro hartu, eta Udalak langilea berriro hartu zuen, ordaindu gabeko soldatak ordainduta". Alkateak gaineratu du auziak, oraindik ere, epaitegietan jarraitzen duela eta ikusteko dagoela zer gertatzen den.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak