Apaiz errepublikarrak omentzeko Gasteizen egingo duten elizkizunean Jorge Iturrikastillo elgetarra hartuko dute gogoan, besteak beste

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 9a, 12:40
Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako gotzainek mezu bateratua plazaratu dute gerran hil zituzten apaiz errepublikarrak gogoan hartzeko. Horretarako, meza egingo dute hilaren 11n, zapatua, Gasteizko katedral berrian 12:00etan.

Oroimenaren garbiketa egin eta barkamena eskatzea da zapatuko elizkizunaren helburua. Guztira 14 izango dira omendutako apaizak. Gerra irabazi zutenek 1936 eta 1937 urteetan hil zituzten, eta ez zitzaien hileta-elizkizunik egin.

     Maringo parrokoa zen Jorge Iturrikastillo elgetarraren kasua da. 1936ko azaroaren 1ean atxilotu eta azaroaren 7an Artikutzan (Oiartzun) fusilatu zuten. Bando frankistakoek salataritzat hartu zuten Iturrikastillo, eta salatu zuten parrokoak gazteak konbentzitzen zituela gorriekin borroka zezaten. Horregatik, beste 200 hildakoekin lurperatu zuten, gurutze barik.

Ahaztutako apaizak

Polemika sortu zen 2007ko urriaren 28an Espainiako Elizak 498 erlijioso eta erlijiosa beatifikatzeko prozesua hasi zuenean. Askok bidegabekeriatzat jo zuten Elizak talde bakarreko erlijiosoak omentzea. Eskoriatzako Ezker Batua-Berdeek, esaterako, Maringo apaiza izandakoa izan zuten gogoan, eta salatu zuten Elizak abiarazitako beatifikazio prozesu horren helburua oroimen historikoaren kontra egitea zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak