Etorri den guztietan bete du aretoa, eta oraingoan ere bi emanaldi egingo ditu; bihar, zapatua, 22:30ean hasita eta etzi, domekan, 20:00etan hasita. Blake mas cerca delako ikuskizunarekin dator. "Beldurrarekin, gertakari paranormalekin eta arimekin zerikusia duen ikuskizuna egingo dut", esan digu adimenaren magoak. Sarrerak salgai daude Espaloian; 18 euro eta 15 euro bazkideek.