Elgetatik 11 piano-jotzaile izan ziren aste bukaeran Andoaingo piano jaialdian. Lorea Larrañaga irakasleak esan duenez lan ona egin zuten guztiek ere, nahiz eta ez duen inork domina preziatuena eskaratu; urrezkoa, hain zuzen ere. "Ondo aritu ziren, eta pozik nago", esan du hala ere. Gogoratu behar dugu ikasleak Malen Campos, Maialen Alkorta, Mikele Arkarazo, Egoitz Mañarikua, Irati Limon, Unai Andres, Ainhoa Monterroso, Maria Sarasua, Ibane Zubiaurre, Maialen Zubiaurre eta Maitena Mañarikua direla.
Hurrengo, Oñatin
Ez da ikasle hauek ikasturte honetan egingo dute jendaurreko emanaldi bakarra. Maiatzean eta Oñatiko musika eskolak gonbidatuta piano ikasleen arteko kontzertu batean joko dute. Ekainean, berriz, urtero legez ikasturte amaierako emanaldia egingo dute herrian bertan.