Uema elkartean sartu berria da Elgetako Udala eta euskara zein kultura zinegotzia den Ana Gillegi GOITB Magazinean izango da gaur iluntzean Xabier Gabiña teknikariarekin batera.
Saioa zuzenean egingo dute 19:45ean hasita. Eneko Azkarate eta Arritxu Barrusoren galderak erantzungo dituzte Gillegik eta Gabiñak.
Ikus-entzuleek ere euren galderak luzatzeko aukera izango dute. Horretarako 943-250503 telefonora deitu behar dute 19:45etik aurrera. Beste aukera bat da galdera magazinea@goiena.com helbidera bidaltzea.