Amaitzear dituzte Salbador kaleko lehenengo faseko lanak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko api. 1a, 11:07
Aste Santuko oporren ostean, atzera ere lanean dihardute Salbador kalean Amaral de Sousa enpresako beharginak. Farmazia inguruan, Lasao kalean eta Torrealdearantz doan bidean dihardute.

"Kalea ez dago oraindik zabalik", adierazi du Agenda 21eko Edorta Silvak. "Zerbitzuak sartzen dihardute. Arkupean egindako zuloak hormigoiarekin estali dituzte eta orain asmoa da asfaltatzea".
Silvak ez du datarik zehaztu, baina adierazi du laster hasiko dituztela bigarren faseko lanak. Hau da, Salbador kaleko goiko aldean egitekoak direnak. "Asteon esango digute obrako arduradunek lanen egoera zehatza zein den. Orduan erabakiko dugu bigarren faseko lanei hasiera emateko moduan garen edo ez".

Lan horiekin hasteko itxi egin beharko dute Salbador kalea. "Udalak garaiz emango du jakitera zati horretan noiz hasiko diren. Ezingo dira karga-deskarga guneak erabili, ezta kaleko garajeak ere", gogoratu du Silvak.

Urtarrilean hasi zituzten Salbador kaleko lanak. Sei edo zazpi hilabeteko iraupena izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak