Bi urtez luzatu dira lanak, baina azkenean amaituta daude. Azurtza auzoan ez dute aurrerantzean orain arte moduan ur hornidura arazorik izango. Hiru bizilagun daude auzoan — bi bertan bizi izaten — eta ur hornidura arazoak izan dituzte orain arte, esaterako, ur eskasia izan denean. Egindako ur biltegi berriarekin pentsatzekoa da amaitu dela arazo hori auzokideendako.