Amaia Garitanok Farmazialari Euskaldunen Elkartearen saria (FEUSE) jaso du aste bukaeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko api. 26a, 23:51
Elgetako farmazian lan egiten duen debarrak 'Atentzio defizita eta hiperaktibitatearen asaldura' izenburua duen lan batekin irabazi du saria.

3.000 euroko saria eta farmazialari euskaldunen elkarteko kideen errekonozimendua jaso ditu Debako farmazialari gazteak FEUSE sariketan.

     Ikasketak bukatu ondoren eta farmazialari gisa lanean hasi zenean atentzio defizita eta hiperaktibitatearen asaldura (ADHA) duten haurrak ezagutu zituen Garitanok, eta baita euren gurasoek dituzten kezka,buruhauste eta arazoak ere.

Tratamenduak aztertu ditu

Gaitzak umeengan eta familiengan eragiten dituen ondorio larriak ikusirik, gaia jorratzea erabaki zuen eta lana aurkeztu zuen Feuse sariaren deialdira. ADHAren etiologia, epidemiologia eta pronostikoa aztertu ondoren, gaitzak agertzen dituen sintomak azaldu ditu eta diagnostikoa egiteko erabiltzen diren irizpideak adierazi ditu. Lanaren zatirik handiena tratamenduari dagokiona da, eta gaur egun eskuragarri dauden tratamendu farmakologiko nahiz bestelakoak aztertzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak