Aldundiak adin txikiko etorkinendako zentroa zabalduko du Aixolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko mar. 6a, 13:37
Udalak eskatuta Aldundiko bi teknikari izan ziren Elgetan herritarrekin batzar informatiboa egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiakk Elgetan adin txikiko etorkinendako zentroa zabalduko duela jakinarazi du. Elgetatik lau bat kilometrora, Aixola urtegian zabalduko du Aldundiak harrera zentro berria; Aixola Goikoa baserrian, hain zuzen ere. Etxeak 402 metro koadro ditu eta hutsik egon da azken zortzi urteotan.
     Salerosketa operazioa duela hiru bat aste egin zuten, eta zentroa zabaldu aurretik egokitzapen lanak egin beharko dituzte.  Eguenean, eta Udalak eskatuta Aldundiko bi teknikari Elgetan izan ziren herritarrei eta udal ordezkariei informazio gehiago emateko.

Herritarren galderak

Integrazioa arazoak dituzten 16-20 adin txiki etorkin hartuko ditu Aixolako zentroak. Zaintza lanetarako arduradun bat, hiru begirale eta segurtasuneko bi lagun egongo dira. Horrela azaldu zuten egueneko batzarrean Diputazioko adin txikikoen programako koordinatzaile Iñaki Bengoetxeak eta Aixolako zentroan zuzendari pedagogikoa izango den Mikel Lizarragak. Diputazioa izango da gazte horien arduraduna, eta Udalak ez du zentro horrekiko inongo eskumenik izango. Hau da, Elgetako Udalak ezin du proiektua atzera bota.
     Egueneko batzarrean batutako herritarren galdera gehienak zerbitzuaren eta segurtasunaren ingurukoak izan ziren. Udalak hiru eskaera argi egin dizkio Diputazioari: zerbitzu egokia emateko, lekua modu egokian prestatzeko eta segurtasun neurriak behar den moduan betetzeko. Proiektua lehenbailehen aurkezteko ere eskatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak