Alboko atea indarrez zabalduta sartu dira udaletxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urtarrilaren 16a

Eguaztenetik eguenerako gauean jazo dira gertaerak. Udaletxean ez dute momentuz ezer faltan bota. Kalteak eragin dituzte, hori bai, zenbait atetan eta armairuak sakabanatu dituzte.

Eguen goizean, lanera sartzerakoan konturatu ziren udal langileak gauean bisita izan zutela udaletxean. Zenbait kalte sortu dituzte, gainera. "Sartu dira ateik forzatzeka, beheko pisuan harrerako atia ostikada batekin zabaldu dabe eta epaitegikua ostikada haundixauakin", jaso du Oxel Erostarbe alkateak Plaza Barrenian izeneko bere blogean. "Lehenengo pisuan be ostikada bat emonda zabaldu dabe ate bat. Ganbaran be ibili dira".

Ez dute ezer faltan bota

Udaletxean ez dute momentuz ezer faltan bota. "Kajoi bat edo beste zabaldu dabe, baina dirua topau dabenian ez dabe hartu. Kafe makina ez dabe ikutu, hango diruak be salbu. Eskerrak ez diran hasi mahai gainetako eta armarixotako paperak nahasten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak