Aizpea Goenaga idazlea eta aktorea Herri eskolan izango da bihar, martitzena

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 22a, 15:36
Kultura Astearen ekitaldien barruan egingo du bisita Goenagak. Lehen hezkuntzako ikasleekin elkartuko da 14:30etik aurrera.

Gaur eman diote hasiera Kultura asteari Herri ikastetxean. Lehen Hezkuntzako ikasleek zirkuitu kulturala egin dute; sudokuak, hitz gurutzatuak, hizki zopak... Gelaz gela ibili dira eta froga ezberdinak gainditu behar izan dituzte. Haur hezkuntzakoek, berriz, Pantera rosa filma ikusi dute arratsaldean.

Bihar, aktore ospetsua

Aizpea Goenaga idazlea, aktorea, antzerki zuzendaria eta itzultzailea da. Idazleak ikastetxean izeneko programaren bitartez izango da Herri eskolako Kultura astean. Lehen Hezkuntzako umeekin elkartuko da 14:30ean eurekin ordubeteko saioa egiteko.

Eguaztenean, Pello Añorga

Eguaztenean emango diote amaiera Herri eskolan Kultura asteari. Pello Añorga ipuin kontalariak saioa egingo du Haur Hezkuntzako umeendako, 15:00etan hasita. Lehen Hezkuntzako umeek, berriz, Charlot eta Pantera Rosa filmak ikusiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak