Aixolaren kokapenaren gainean hausnarketa egiteko eskatu dio Udalak Diputazioari

Maider Arregi 2010ko mar. 16a, 09:21
Eibar, Ermua eta Elgetako Udalek Gipuzkoako Diputazioari Aixolaren kokapenaren gaineko hausnarketa berriro egiteko eskatu diote. Aixolari eta inguruari dagokion segurtasuna bermatzeko arauak eta neurriak har daitezela eskatu dute hiru udalek. Bestalde, Arartekoari eskatu diote Aixolako adin txikikoen zentroaren jarraipena egiteko.

Eibar, Ermua eta Elgetako udaletako ordezkariak, atzo, bilera egin zuten Donostian Jose Inazio Insausti, Gipuzkoako Diputazioko Gazteria saileko zuzendariarekin. Aixolaren inguruko kezka adierazi zieten Insaustiri eta  honi dagokion segurtasun neurriak eta arauak hartzeko eskaera egin zieten Oxel Erostarbe Elgetako alkateak, Miguel de los Toyos, Eibarko alkateak eta Jose Luis Araujo Ermuko Gizarte Ongizate saileko zinegotziak.  Bestalde, Arartekoari eskatu diote Aixolako adin txikikoen zentroaren jarraipena egiteko.

Oxel Erostarbe Elgetako alkateak hauxe esan du:  “Aixolan zentroa zabaltzea erabaki politikoa da. EAJ eta Hamaika Batek zabaldu dute zentroa eta euren ardura da orain behar den moduko kudeaketa egin eta barikukoa moduak berriro ez gertatzeko neurriak hartzea. Pentsatzen dut ez dela kasualitatea zentro hau Aixolan kokatzea, Aralarrek eta alderdi sozialistak alkatetza dugun herrien inguruan".

Hala ere, Erostarbek gaineratu du elkarlana bultzatzen ahaleginduko dela Elgetako Udala: “Pentsatzen dugu Eibar, Ermua eta Elgetako Udalok, Ertzaintzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri dugun koordinazio mahaia pausu egokia dela horretarako”.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak