Aixolako harrera zentroari buruzko batzar irekia egingo dute udaletxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko otsailaren 1a

Otsailaren 3an, eguaztena, 19:00etan, bilera irekia egingo dute Aldundiko teknikariekin eta harrera etxeko arduradun batekin.

Aixolako harrera etxeaz azalpenak emango ditu Aldundiak otsailaren 3an, eguaztena. Udalak horrela eskatuta Foru Aldundiko Haur eta Gazteria saileko ordezkariak Elgetara etorriko dira herritarrekin batzar irekia egitera.
     Oxel Erostarbe alkateak esan du aspaldian zurrumurru asko zabaldu direla herrian, eta Udalak nahi duela herritarrek, batez ere Aixolako auzotarrek, zalantzak argitzeko aukera izatea. "Diputazioarena da zentro horren eskumen osoa eta pentsatzen dugu egokiena gauza guzti horiek argitzeko Diputazioko teknikariak azalpenak ematera etortzea dela", azaldu du alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak