Aitor Mendizabal Elgetako lau t'erditik kanpo geratu da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko eka. 21a, 19:18
23 urtez azpiko egungo txapeldunak 9-22 galdu zuen atzo jokatutako final laurdena Renobalesen aurka. Hala, txapelketatik kanpo geratu da antzuolarra eta ezin izango du aurtengo txapela defendatu.

Juan Luis Ubera txapelketako antolatzailearen berbetan txapelketako sorpresa izan da Mendizabalen kanporatzea. “Mendizabal urduri atera da kantxara eta hasieratik hartu dio aurre Renobalesek”, gaineratu du.

23 urtez azpikoen emaitzak

23 urtez azpikoen beste final laurdenean, Onsalok 22-14 irabazi zion Ollori. Hala, final erdiak izango dira: Onsalo Renobalesen aurka, eta Urrutikoetxea Beriozen aurka.

Kadete maila

Kadete mailako final laurdenetan, Juaneneak 22-21 irabazi zion Arratibeli. Bestalde, min hartuta dagoen Loidi lehiatik kanpo geratu zen eta finalerdia Urbietak jokatuko du.

Finalerdiak, hilaren 27an

Kadete mailako finalerdiak jokatuko dituzte, Urbietak Juanenearen aurka, eta Gallartzak Taintaren aurka. Finalerdiak datorren egubakoitzean, hilaren 27an izango dira 20:00etan. ETBk emango ditu partiduok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak