Irujorekin bikotea osatuta, 22 eta 20 irabazi zuen Olazabal eta Eulateren aurka. Jaialdiko partidu nagusian, Elkoro izan zen onena. Pilota bakarra galdu zuen partiduan.
Agurreko partiduan ondoan izan zituen azken urteetan lagun izan dituen pilotariak eta Aspeko buruak, Fernando Vidarte esaterako. Jokin Etxaniz Aspeko kirol zuzendaria ere bai. Izan ere, lagun handiak dira elgetarra eta bergararra, eta ordu asko eman dituzte elkarrekin kantxa barruan zein kanpoan.
Partiduaren ondoren, omenaldi hunkigarria eskaini zioten elgetarrari. Taldekideen agurrak eta hainbat oroigarri jaso zituen.