Aitor Aulestiartek udan Ganbian ateratako argazkia ipini ditu ikusgai Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urt. 15a, 19:32
'Begiradak' delako erakusketak Aitor Aulestiarte ondarrutarraren argazkiak batzen ditu Espaloian

"Argazki hauek zuri-beltzean eginak dauden arren, Ganbia biziz, kolorez eta alaitasunez beteriko herrialdea da", azaldu du Aitor Aulestiarte ondarrutarrak. Udan izan zen Ganbian eta makina bat argazki ekarri ditu bertatik. Ez da Afrikara egiten duen lehenengo bidaia. Espaloian zintzilikatu dituen argazkiak hil amaierara arte egongo dira ikusgai. Bertan begiradek indar handia dute.

Ganbia ezagutzeko

Ganbia 1.800.000 biztanle dituen Afrika mendebaldeko herrialdea da. Hiru erlijio –musulmanak, kristauak eta animistak– eta 10 etniako jendea elkar bizi da bertan. Biztanleria aktiboaren %75 inguruk nekazaritzan dihardu. Arroza eta artatxikiaren laborantza eta behi, ardi, ahuntz eta oiloen hazteak barne-kontsumoa du helburu. Kakahuetearen ustiaketa kanpo merkataritzarako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak