AHTren gainean hitz egiteko bilera barikuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urt. 30a, 12:09
Udaletxean izango da eta edozein herritarrek eman ahal izango du trenaren gaineko iritzia.

Egubakoitzean, Abiadura Handiko Trenaren gaineko batzarra egin zuen horretarako sortu den taldeak. AHTren aurkako jarrera azaldu zuten bertaratutakoek, baina taldearen helburua da gaiaren gainean eztabaidatzea eta jarrera guztiak biltzea. Horretarako, elgetarrei dei egiten diete datorren egubakoitzean, otsailaren 2an, 20:30ean, udaletxean egingo den bilerara joateko.


Herritarrei pentsarazteko
Trena Elgetatik pasatuko ez bada ere, obrak laster hasiko direnez, pentsarazi egin nahi diete herritarrei honen inguruan: proiektua bera zern den, zertarako, zein ondorio ekarriko dituen... Elgetako taldeetako eragileak zein beste edozein herritarrek izango du aukera iritziak azaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak