Egubakoitzean, Abiadura Handiko Trenaren gaineko batzarra egin zuen horretarako sortu den taldeak. AHTren aurkako jarrera azaldu zuten bertaratutakoek, baina taldearen helburua da gaiaren gainean eztabaidatzea eta jarrera guztiak biltzea. Horretarako, elgetarrei dei egiten diete datorren egubakoitzean, otsailaren 2an, 20:30ean, udaletxean egingo den bilerara joateko
Herritarrei pentsarazteko
Trena Elgetatik pasatuko ez bada ere, obrak laster hasiko direnez, pentsarazi egin nahi diete herritarrei honen inguruan: proiektua bera zern den, zertarako, zein ondorio ekarriko dituen... Elgetako taldeetako eragileak zein beste edozein herritarrek izango du aukera iritziak azaltzeko.