Adineko pertsonak zaintzen dituztendako hitzaldiak herrian hilaren 26tik 30era

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko mai. 12a, 21:08
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elgetako Udalak eta Matia Fundazioko Instituto Gerontologikoak antolatuta egunerokoan lagungarri izango diren bost hitzaldi eskainiko dituzte.

Mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten elgetarrendako hainbat prestakuntza ikastaro egingo dituzte maiatzeko azken astean. Sendian programaren barruan Gipuzkoako Foru Aldundiak Elgetako Udalak eta Matia Fundazioko Instituto Gerontologikoak antolatuta ekimena da 'Zure nagusiak maite dituzunez hobeto zaintzen ikasi' izeneko jardunaldia. Medikuntza, psikologia, legea eta gizarte arloetako gaietan adituak direnek emango dituzte hitzaldiok. Laguntza teknikoak eta udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuen bidez urte osoan zehar eskatu daitezkeen laguntzak ere hizpide izango dituzte.

    Hitzaldiok maiatzaren 26tik 30era egingo dira Elgetako kultura etxean 15:00etatik 17:00etara. Informazio gehiago jaso eta bertan parte hartzeko eskaera orria bete nahi duten herritarrek udaleko gizarte zerbitzuetara jo behar dute.

 

Hitzaldiak 15:00etatik 17:00etara

Maiatzak 26,   Menpeko pertsonen problematika.

Maiatzak 27,   Komunikazioa eta erlaxazio teknikak.

Maiatzak 28 ,   Osasun, eritzaintza eta laguntza teknikoen ikuspegiak.

Maiatzak 29,   Ingurugiroko euskarri diren baliabide sozialak.

Maiatzak 30,   Ikuspegi legal eta etikoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak