Abuztuan ez da taxi zerbitzurik eskainiko

Irati Agirreazaldegi 2008ko eka. 30a, 12:53
Uda denboraldian sartu garela-eta, garraio zerbitzuetan ordutegi bereziak izango dira; bai taxian eta baita autobusetan ere.

Taxi zerbitzua astelehenetik barikura bitartean Elgetan 07:40ean eta 11:45ean irtengo da eta Bergaran, Elgetara bueltatzeko 11:30ean. Ikasleak oporretan direnez, 14:40an Bergaratik Elgetarako autobus zerbitzua da kendu dutena. Uztailaren amaierara arte mantenduko dute ordutegi hori lan egunetan eta abuztuan ez da taxi zerbitzurik izango.

Pesa: Bergara, Donostia, Bilbo

Pesak autobus zerbitzua eskainiko du Donostia, Bilbo eta Bergarara joateko eta baita handik Elgetara etortzeko ere. Elgetatik Bergarara joateko astegunetan 09:20ean, 14:05ean eta 17:20ean daude autobusak; zapatuetan 09:35ean eta 17:50ean; eta domeketan 09:50ean eta 17:50ean. Bergaratik Elgetarako autobusak 08:35ean, 13:45ean eta 18:05ean irtengo dira astegunetan; 07:30ean eta 16:30ean zapatuetan; eta domeketan 10:05ean, 17:35ean eta 20:35ean.
Hala eta guztiz ere, autobus zerbitzuen ordutegi zehatzak jakiteko www.pesa.es helbidean kontsulta daiteke edo bezeroaren arretarako telefono zenbakira deitu: 902 10 12 10.

Euskotren: Elgeta-eibar

Eibar eta Elgeta arteko zerbitzua Euskotrenek egingo du. Astelehenetik ostiralera lanegunetan 13.30ean eta 20:20an irtengo dira autobusak Eibartik Elgetara joateko; eta Elgetatik Eibarrerakoak 14:00etan eta 20:50ean. Domeketan eta jaiegunetan Eibartik 12:00etan eta 19:00etan irtengo dira Elgetarako autobusak; eta Eibarrerako Elgetatik 12:30ean eta 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak