90 debagoiendar inguru omendu dituzte odol-emaileen bazkarian

Txomin Madina Milikua 2009ko urr. 25a, 22:56
Domekan egin zuten Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak urtero burutzen duen diploma eta intsignia banaketa, eta Debagoieneko eta Debabarrenekoak Elgetan elkartu ziren. Gure ibarrari dagokionez Antzuola, Bergara, Elgeta eta Oñatikoak bildu ziren bertan, eta egun aparta igaro zuten.

Meza ostean, Espaloian bazkaldu zuten eta ondoren heldu zen eguneko momentu gogoangarriena: 25 odol emanaldi egin dituztenei diplomak banatu zizkieten, eta 40 eta 50  emanaldi egindakoei, intsignia bat. Denak bertaratu ez arren, ia 90 izan ziren oparia jaso zuten debagoiendarrak.

Aipamen berezia merezi du Joxe Anjel Arbulu antzuolarrak. Donante handi izendatu zuten berau, 75 odol emanaldi egin izanagatik. Madrildik bidalitako diploma eta oroigarria jaso zituen Arbuluk.

Antolakuntza lanetan ibilitako Gregorio Vivesen esanetan primeran pasa zuten atzoko eguna. ''Oroigarriak ematea munduan dagoenik eta gauzarik politena da: azkenean emandako laguntza handiari errekonozimendu bat da. Gogoratu behar da, ez dagoela makinarik odolik egiteko'' azaldu zuen Vivesek. Gaineratu zuen, domekako egunak odol-emaileen arteko harremanak estutzeko balio duela, eta bide batez inoiz odolik eman ez dutenak horretara animatu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak