16:00etan zabaldu ditu ateak udal pilotalekuan Gabonetako haur parkeak. Hiru puzgarri eta teknikariek gidatutako jolasak izan dituzte umeek. Baloi-jokoak, buruhandiak, batukada... askotariko jolasak egin dituzte, eta gaurkoa lehenengo eguna besterik ez da izan. Biharko, udalak antolatzen duen parkean, oka joko erraldoia, txokolate-jana eta disko-festa izango dituzte umeek. Biharko saioa ere 16.00etan hasiko da.