Lehenengo San Tomas eguna zuen Imanol Albizuk Elgetan, eta konturatu da herrian badela egun horrekin txistorra jateko ohitura. Goizeko 11:00etarako txistor barik gelditu da zeukan guztiak saldu du-eta ordu horretarako. "60 bat kilo", esan digu. Herritarrei neurria hartzeko balio izaten dute horrelakoek. On egin!