Ferixa Nagusiko jaiak amaitu bezain pronto, uztailaren 5ean, zabalduko du Udalak udaleku irekien programa. Aurten 53 umek eman dute izena; 2-5 urte bitartekoak 32 dira, eta bost urtetik gorakoak, berriz, 21. "Lau hezitzaile eta bi talde nagusi egongo dira", azaldu du Rebeka Ubera zinegotziak. "Hezitzaile bat egongo da bost urtetik gorakoekin eta hiru txikiekin. Talde hori ere bereizi egingo dugu. Beraien beharrak eta erritmoak kontua hartuta talde berezia egingo dugu 2-3 urte bitarteko umeekin". Udaleku horiek uztailaren 30era arte luzatuko dira.