36ko gerraren inguruan ikertzeko 12.000 euroko beka atera du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 2a, 14:49
Interesatuek hiru asteko epea dute proiektuak aurkezteko. Udalaren nahia da Aste Santurako lana amaituta egotea.

Elgetako udalak gehiago jakin nahi du 36ko gerraren inguruan eta lehenengo aldiz ikerketa bultzatzeko beka atera du. Guztira, 12.000 euroko beka da. Eusko Jaurlaritzak ipiniko ditu 8.000 euro. "Helburua da 36ko gerraren eta Elgetaren arteko lotura nolabait jasotzea", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Bere egunean udalak parte hartu zuen Eibarren eta 36ko gerraren inguruan Jesus Gutierrez historialariak egindako liburuan, baina oraingo asmoa da ikerketa Elgetan zentratzea".

Apirilerako amaituta

Gaia zabalik laga du udalak eta jasotako proposamenen artean aukeratuko du gehien interesatzen zaiona. Apirilean 73 urte beteko dira Elgetako frontea jausi zela. Ordurako ikerketaren emaitza mahai gainean edukitzea nahiko luke Udalak. Egindako lana zein formatutan jaso (liburua, ikus-entzunezkoa...) proiektuaren ezaugarriek esango dute.

     Ez da 36ko gerraren inguruan Elgetako udalak bultzatu duen lehenengo ekimena. Martxan dituzte gerraren inguruko ibilbide tematikoaren proiektua zein lubakiak berreskuratzeko ekimena. Harrera gunea egiteko asmoa ere mahai gainean dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak