36ko gerrako Elgetako biktimei omenaldia egingo diete domekan, hilak 25

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko apirilaren 21a

Apirilaren 24an jausi zen Elgetako frontea, eta urteurrena baliatuko du Udalak omenaldia egiteko. Bi lore eskaintza egingo dituzte domekan.

Egun seinalatua da apirilaren 24a Elgetan. Espainiako gerran Elgetako frontea jausi izanaren urteurrena betetzen da egun horretan. Aurten ere, Udalak, ekitaldia egingo du "guda horretan faxistek hil eta eraso zituzten elgetarrei". 

11:00etan Herriko plazan

Herritik Asentzioko Intxortako Aterainoko ibilbidea egingo dute domekan. Bidean, bi lore eskaintza egingo dituzte; bata Salbadorreko monumentuan eta bestea Intxortako Atean. "Gerraren inguruan, Udalak bultzatzen diharduen ibilbide tematikoaren proiektua aurreratuta dago", esan du Oxel Erostarbe alkateak. Udalak aurreikusten du Espaloiko harreragunea maiatza amaieran zabaltzea. "Bertan garai hartako hainbat materialarekin erakusketa ipiniko dugu". Zentzu horretan herritarrei deia ere egin dute Udaletik. "Etxean edo baserrian garai hartako materialik edukiz gero eta erakusketan ikusgai ipintzea gura izenez gero eskertuko genizuke udaletxera ekartzea".



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak