35 ume aurten Eskola Kirola programan

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urriaren 16a

Asteon eman diote hasiera Elgetan Eskola Kirola programari. Hiru taldetan banatuta 35 umek jarraituko dituzte saiook maiatzera bitartean.

Aurrebenjaminetan 11 umek eman dute izena, benjaminetan 15 dira eta alebinetan, berriz, 9. Kiroldegiko gimnasioan egiten dituzte saioak Oskar Carrascal, Jose Mari Zubiaurre eta Iñaki Ugartebururen gidaritzapean.

Zapatuetan, Bergarara zonaldeko kirol-txapelketak jokatzera joango dira benjaminak eta alebinak. Elgetako Eskola Kirola programako arduradunek gogoratu diete gurasoei guztien arteko koordinazioa beharrezkoa dela bidaia egiteko.


Pilotan 8 ume
Oskarbi elkarteak herriko umeendako egiten dituen saioetan, berriz, zortzi umek eman dute aurten izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak