30 galdara lapurtu dituzte asteburuan Uruburuko obratik

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko aza. 26a, 21:17
Etxebizitza familiabakarretatik eta bi bizitzako etxeetatik lapurtu dituzte galdarak asteburuan. Leihoak apurtu, etxebizitzetan sartu eta torlojuak banan-banan aterata eraman dituzte. Duela bi aste 20 galdara lapurtu zituzten Bergaran.

Irualde Bat enpresa eraikitzailea Elgetako Domingo Iturbe kalean egiten ari den etxebizitzetan egin dute lapurreta. "Zapatu eguerdian guztia ondo utzi zuten langileek", esan digute enpresa eraikitzailean. "Astelehenean galdarak falta ziren. Zapatu eguerditik aurrera egindako lapurreta izan da".

Unifamiliarretan eta bifamiliarretan

Etxebizitza unifamiliarretan eta bifamiliarretan egin dute lapurreta. "Profesionalek egindako lanak dirudi", adierazi dute enpresa eraikitzailetik. "Leihoak apurtuta sartu dira etxebizitzetan eta galdarak ondo desmuntatu dituzte. Torlojuak banan-banan aterata".

Duela bi aste, Bergaran

Ez da Debagoienean galdarak lapurtzen dituzten lehenengo aldia. Duela bi aste antzerako lapurreta izan zuten Bergaratik Antzuolarako bidean Artzamendi enpresa eraikitzailea egiten ari den etxebizitzetan. "20 galdara lapurtu dizkigute", baieztatu dute Artzamenditik. "Ipinita zeuden galdarak eta ezer apurtzeke eraman dituzte. Sartzeko, hori bai, leihoak apurtu zituzten lapurrak". Artzamendik esan dute aseguru etxea egingo dela lapurretaren kargu eta honek ez dituela lanak atzeratuko. Galdarak berriz eskatu behar izan dituzte eta azaldu dutenez oraingoan ez dituzte azken unera arte jarriko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak