Espaloia antzokian 2x1 ekimena jarri dute martxan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko urtarrilaren 4a

Hemen da urtarrileko aldapa eta Elgetako Espaloian kontuan hartu dute. Hala, krisia kultura kontsumitzeko oztopoa izan ez dadin 2x1 ekimena ipini dute martxan. Sarrera baten prezioan, bi eskuratzeko aukera egongo da kafe antzokian hil osoan.

Hasi berri dugun hilabetea ez da poltsikorako dagoen onena. Hala, kultura kontsumoan laguntzeko urtarrilean bi sarrera emango dituzte Espaloian baten prezioan. Eta badago non aukeratu urtarrilerako Elgetako kafe antzokiak prestatu duen egitarauan. Oreka TX, Bill Lyerly eta Travelum Brothers blues musikariak, Uski's edo Etxe entzuteko aukera egongo da. Bi antzezlan ere bai, lehena, 'Ni naiz Hector, ni bakarrik' izeneko lana etzi, Errege egunean. Esan ere, Oreka TX martxoaren 5era atzeratu dela elurra bota dezakeelako.

Herrixan dantzan
Hilean behin dantza saio irekia egingo da. Dantzan egiteko edo ikasteko aukera ere emango dute aurrerantzean Espaloian. Udalaren babesarekin 'Herrixa dantzan' izeneko proposamena luzatu dute.
Saio irekia, doakoa eta interesa duten 8 urtetik gorako guztiendako. Lehenengo zita hilaren 31 izango da, 19:00etan. Ez ahaztu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak