26 laguneko taldea Landan izan da arratsalde pasa

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urriaren 13a

Elgetako erretiratuen elkarteak antolatuta, 26 laguneko taldeak arratsalde pasa egin zuen Landako urtegian hilaren 8an.

Autoetan egin zuten joan-etorria eta urtegiaren inguruan bueltatxoa egin ostean itzuli ziren herrira. Ozkarbi elkartean afari-merienda egin ondoren eman zioten amaiera txangoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak