2010erako ordenantza fiskalak onartu dituzte

Usoa Agirre 2009ko azaroaren 12a

Azaroaren 10ean egindako bileran, udalbatzarrak aho batez erabaki zuen orain arteko zerga tasak eta prezio publikoak mantentzea igoera edo aldaketarik gabe, hauek izan ezik:

Trakzio mekanikoko  ibilgailuen gaineko zerga

Elbarrituek duten salbuespen/hobariari buruz, ordenantzan hurrengoa zehaztea erabaki da:

  • Urte bakoitzean salbuespena/hobaria soilik ibilgailu batek izango du eta izango du urtarrilaren 1ean altan zegoenak.

Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga

Tipoa aldatzea, eta urteen arabera hauek onartzea:

1-5 urte bitartean: tipoa %10

5-10 urte                tipoa %7,5

10-15 urte              tipoa %6

15-20 urte              tipoa %6

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga

Zerga minimoa obra guztientzat 40 €tan finkatzea.

Kanposantuko zerbitzua

Zerbitzuaren tasa : 157 €     (12 € gehiago)

Tasa berriak:

Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak

LUDOTEKA  7 hilabeteko jarduera

  • Ume bat...................…..80 €
  • Bi anai-arreba..........….70 €/ume
  • Hiru anai-arreba ..........60€/ume

GAZTELEKUA 7 hilabeteko jarduera

  • Ume bat...................…..80 €
  • Bi anai-arreba..........….70 €/ume
  • Hiru anai-arreba ..........60€/ume

Txakurtegi zerbitzua

Eguneko mantentzea: 4,17€

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak