Goizean banatu dituzte energia aurrezteko bonbilak

Maider Arregi 2008ko mar. 6a, 13:41
EEEk (Energia Euskal Erakundeak) eta Elgetako Udalak antolatutako energia-eraginkortasunari buruzko programaren barruan, gaur goizean 11:00etatik 12:00etara bitartean banatu dira energia aurrezteko informazio eta kontsumo gutxiko bonbilak.

Ekintza arrakastatsua izan da, eta doan emateko ziren 100 bonbila berehala agortu dira. Aipatu behar da pertsonako bonbila bakarra banatu dela. Argi maila bera lortzeko, kontsumo txikiko bonbilek behar duten potentzia askoz txikiagoa da, %80 txikiagoa. Kontsumo txikiko bonbilak garestiagoak dira, baina energia gehiago aurrezteaz gain iraupen handiagokoak dira.

    Bonbilekin batera energia aurrezteko informazio liburuxkak ere banatu dituzte energiaren erabilera egokiaz konzientzia handitzeko asmoz. Etxebizitza erosterakoan kontuan hartu beharreko hainbat gomendio egiten dira bertan, baita etxebizitzako ekipamendua berritzeko orduan aintzat hartu beharrekoak ere.

Modu ekonomikoan gidatzeko ikastaroa

Energiaren Euskal Erakundeak automobilak modu merkean gidatzeari buruzko doako ikastaroak antolatzen ditu eta Oxel Erostarbe alkateak esan duenez Elgetako Udalak bat egingo du ekimen horrekin eta herritarrek bertan parte hartzeko aukera izango dute. Real Automovil Club erakundeak egiten ditu saio horiek. Asteburuetan izaten dira eta gutxienez 15 laguneko taldea eskatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak