200 lagundik gora Yllanaren 'Buuu!' antzezlana ikusten

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urt. 5a, 17:26
Magia eta umorea nahastu zituzten Yllanakoek, hilaren 4an Elgetako Espaloian egindako emanaldian. Umorez jantzitako magia ikuskizuna egin zuten beldurrezko istorio klasikoetako pertsonaiak oinarri hartuta. Hala, Espaloiko eszenatoki gainean ikusi genituen eskeleto beldurgarria, Drakula, Frankenstein edo konkorduna. Yllanakoak izaki eta beldurra baino algara gehiago eragin zituzten.

Apustu segurua da Yllana Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Honakoan ere ez dute huts egin. Ez dira oraindik hiru hilabete igaro Pagaganini izeneko obrarekin Yllana azkenekoz Espaloian izan zenetik eta Madrilgo antzerki taldeak 220 lagun inguru eraman zituen Espaloira barikuan.
Buuu! antzezlanean magiarekin ausartu dira Yllanakoak eta erakutsi dute ez direla batere mago kaskarrak.
    Ordubeteko emanaldia egin zuten Hamaika trikimailu egiten ikusi genituen. Zapi bat makila bihurtu zuten eta makila atzera zapi. Sua arrosa bihurtu zuten eta beltz koloreko zapi bat motadun egin zuten. Zapiak kolorez aldatzen ere ikusi genituen, baita soka batekin trikimailuak egiten. Mahai batekin ere aritu ziren jolasean. Lurretik altxatu zuten birritan ukitu barik.


Publikoarekin jolasean
Barikukoa izan zen Yllanakoendako 2007ko birako azken emanaldia. Oporren usainean giro berezia zuten euren artean eta elkarri adar joka aritu ziren eszenatokian. Inprobisazio bat baino gehiago egon zen. Publikoak ere izan zuen bere tartetxoa. Barre algara handienak une horretan egin genituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak