20 bikotek eman dute izena pilota txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 25a, 16:17
Gertu dauka dagoeneko partiduen egutegia Fernando Zenitagoiak.


Pozik dago Zenitagoia jende askok eman dute-eta izena pilota txapelketan parte hartzeko. "Elgeta herri txikia da, eta herri mailako txapelketan 40 lagun aritzea asko da, nire ustez". Hamaika bikote arituko dira 40 urtetik azpikoen mailan, eta bederatzi 40 urtetik gorakoen mailan. "Gazteetan atzera ere lehian izango dira iazko irabazleak eta bikote dira gainera; David Peñalver eta Txomin de Vega, hain zuzen ere. Nagusietan ere iazko bi irabazleak txapelketan izango dira, baina beste jokalariekin osatu dituzte bikoteak. Itxita dago txapelketan izena emateko epea. Lehenengo norgehiagokak urriaren 16an jokatuko dira udal pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak