Bergarako Irualde Bat enpresa eraikitzaileak Uruburun egin dituen etxebizitza guztiak ez dira oraindik saldu. Bi bizitzako 10 etxebizitza eta zortzi adosatu daude saltzeke. Txaletek, aldiz, guztiek dute jabea.
Etxebizitza tasatuak
Etxebizitza tasatuak amaitzen dihardute egunotan beharginak. Enpresa eraikitzailearen asmoa da irailean edo urrian 18 etxebizitzok entregatzea. Urbanizazio lanekin ari dira asteon eta errepidea asfaltatu dute.