17 gaztek erabili dute gaztelekua zabaldu den aste bukaeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 6a, 12:24
Ekainera bitarteanzapatu eta domeka arratsaldeetan izango dute gazteek zerbitzua erabilgarri.

Zapatuan, 17:30ean, zabaldu zituen ateak Elgetako gazteleku berriak eta 17 gazte erabili zuten zerbitzu hori. "Giro ederra zegoen eta kanpoko ekintzak bultzatzen saiatu nintzen, baina lokala berria izatera barruan egotea nahiago izan zuten gazteek", adierazi du Mireia Berriozabal hezitzaileak. "Futbolin txapelketa egin genuen zapatuan, eta domekan, berriz, pelikula bat ikusi genuen".

Zapatuan, inaugurazio ekitaldia

Zapatuan, 12:00etan, inauguratuko dituzte ofizialki lokal berean aurkitzen diren haurreskola, ludoteka eta gaztelekua. Instalazio berria da eta finantzaketan parte hartu duten erakunde guztietako ordezkariak daude inauguraziora gonbidatuak. Baita elgetar guztiak ere, bereziki haurreskolaren diseinua egiteko osatu zen lantaldean parte hartu duten herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak