Salmentarako zailtasunak dituzten sustatzaileen etxeak saltzen hasi da Santander banketxea. Espainian guztira, 1.100 etxe ditu salgai, horietatik 17 Elgetan. Hain zuzen, Uriburuko etxe adosatuak. Etxe horiek banketxearen langileen eta horien senitartekoen artean jarri dituzte salgai.
Santander banketxeak, bataz beste, %30 merkeago saltzen ditu etxeak. Gainera, alokairuak edo erosteko aukera ematen duen alokairuak eskaintzen ditu. Oraingoz banketxeko langileek eta horien senitartekoek dute etxeak erosteko aukera. Baina, arduradunek diote laster zabalduko dutela salmenta erosle guztiendako.
Santander banketxeak Elgetan merkeago salduko dituen 17 etxeak Uriburu gunean dauden etxe adosatuak dira. Porrot egin duen Lekber enpresak egindako etxeak dira, baina salmenta Euskopromociones S.L sustatzaileak egin du. Guztira, 66 etxe egin dituzte Elgetan: 18 tasatuak, 10 familiabakarrekoak, bi familiako 20 eta 18 adosatuak. Bi familiakoak eta adosatuak saltzeko zailtasunak izan ditu sustatzaileak.